Energiaren esparruan murgildu dira Lamuza Eskolako 4. mailako ikasleak ikasturtearen azken txanpan. Hainbat aste igaro dituzte gaiari buruzko informazioa biltzen, eta eskuorri zein artikulu propioak osatu dituzte.
Horri lotuta, bi proiektu deigarri burutu dituzte. Alde batetik, Laudioko mendietan jarri nahi dituzten eolikoei buruzko inkesta egin dute herriko kaleetatik. 21 pertsona elkarrizketatu dituzte guztira eta, zehaztu dutenez, horietako 13 agertu dira proiektuaren aurka, 5 alde eta hiru ez alde eta ez aurka.
Bestetik, tren elektriko bat eraiki dute ur botilekin eta bestelako material birziklatuekin. Iragan ostegunean aurkeztu zuten proiektua Herriko plazan bertan.

Egitasmo honekin, energiaren gaian sakontzeaz gain, informazio biltzen eta iritzi bat garatzen ere ikasi dute ikasleek.