Laudioko PSE-EEk oharra zabaldu du jakinarazteko modu formalean, hau da, administrazio prozedura jarraiki, eskatu diola udal gobernu taldeari hilabete bat luzatzeko Hirigintza Antolamendu Plan Orokorraren aurrerakinaren erakusketa publikoko epea. Gaur amaitzen da aurreikusitakoa eta, PSE-EEren iritziz, uztailaren 20ra arte iraun beharko luke.
Sozialistek azpimarratu dute euren helburua dela eztabaida lasaia, gardena eta berme demokratiko guztiekin sustatzea, hedabideetatik kanpo.
Horregatik, Loli Muriel zinegotzi sozialistak adierazi du epea uztailaren 20ra arte luzatu beharko litzatekela, "kanpo presiorik gabe".
Bide batez, PSE-EEren aburuz, aurrerakinak badauka gabezia bat, alegia, ez duela bestelako hirigintza proposamenik jasotzen. Sozialisten ustez, HAPOren zirriborro horrek iradokizun gehiago bildu beharko lituzke.