Ehun korrikalarik baino gehiagok parte hartu dute gaur arratsaldean eginiko San Joan Krosean. Gizonezkoen artean Marc Vizcaino izan da lehena, Jon Durana bigarrena eta Pello Moreno hirugarrena. Emakumezkoei dagokienez, Eguzkiñe Aspiazu izan da irabazlea, Iraide Izaga bigarrena eta Angela Santamaria hirugarrena.