Auto batek sua hartu du gaur 09:20ak aldera Laudion, A-625 errepidean, Amurrioko norabidean, hain zuzen.
Bidetik atera eta bazterrean dagoen babesaren kontra jo ondoren erre da ibilgailua, Ertzaintzak adierazi duenez. Zorionez, ez da zauriturik egon.
Une hauetan garbiketa lanetan ari dira errepidean eta ibilgailua eraman beharko dute.
