Duela hilabeteak jaso zuen erasoa Laudio Institutu atarian trans pertsonen eskubideak aldarrikatzeko jarritako plakak. Udalak kartela ordezkatu eta berria jarri ostean ezezagunek plaka bandalizatu eta marica hitza idatzi zuten gainean, baita trans hitza pintura horiarekin ezabatu ere.
Eraso homofobo eta transfobo horren aurrean, Laudio Institutuko kideek kolorez eta irudimenez erantzun dute. Ikastetxeko sare sozialetan zabaldutako mezuan, erasoaren egileen uste eta nahiaren kontra, marica hitza iraina ez dela aldarrikatu nahi izan dute. "Harrotasunez ospatu nahi ditugu genero-identitate eta sexu-orientazio anitzak gure institutoan eta gure herrian. Beraz, kolore guztietako marigorringo-marikitez bete dugu txokoa", azaldu du Laudio Institutuko hezkuntza komunitateak.