Hizkuntza arrotzik ez dagoela aldarrikatu dute Laudioko hezkuntza zentroek

Aimar Gutierrez Bidarte 2025ko eka. 24a, 13:11

Hizkuntza arrotzik ez dagoel 9 1750764153124
Hizkuntza arrotzik ez dagoel 1 1750764133581
Hizkuntza arrotzik ez dagoel 2 1750764138369
Hizkuntza arrotzik ez dagoel 3 1750764140450
Hizkuntza arrotzik ez dagoel 4 1750764142961
Hizkuntza arrotzik ez dagoel 5 1750764145034
Hizkuntza arrotzik ez dagoel 6 1750764146917
Hizkuntza arrotzik ez dagoel 7 1750764148811
Hizkuntza arrotzik ez dagoel 8 1750764150736

Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuaren barruan, Laudion erabiltzen diren hizkuntzak ikertu dituzte udalerriko ikastetxe guztiek elkarlanean. Sormen lanetan islatu dituzte bildutako datuak.

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak sustatutako ekimenera batu eta Laudioko hizkuntzen mapa osatzeko lanari ekin zioten iazko ikasturtean Laudioko hezkuntza zentro guztietako ikasle eta irakasleek. Bildutako datuak sormen lanetan islatu eta ikusgai egon dira Kulturlab aretoan.

Erakusketatik harago, ikasgeletan egindako azterketa kalera ateratzeko lanean jarraitzen dute udalerriko ikastetxeek. Hizkuntza guztiak, 'Laudio bat' lemapean, afixak zabaldu dituzte herriko kaleetatik, "hizkuntzak nortasunaren parte" direla aldarrikatzeko asmoz. "Hizkuntza arrotzik ez dagoela" azpimarratu nahi izan du horrela Laudioko hezkuntza komunitateak: "Laudion entzuten den hizkuntza oro, herri honen parte da".

Bideoa ere plazaratu dute, Laudioko etxeetan erabiltzen den hizkuntza aniztasuna ikustarazteko:

25 hizkuntza baino gehiago

Egindako azterketak erakutsi duenez, 25 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira Laudion, eta 40 jatorri baino gehiago identifikatu dituzte. Hauek dira zerrendatutako hizkuntza guztiak:

  1. Euskara
  2. Gaztelania
  3. Arabiera
  4. Amazigha
  5. Errumaniera
  6. Errusiera
  7. Portugesa
  8. Galiziera
  9. Katalanera
  10. Ingelesa
  11. Ukrainera
  12. Txinera
  13. Frantsesa
  14. Alemana
  15. Italiera
  16. Brasilera
  17. Japoniera
  18. Darija
  19. Hassaniera
  20. Urdua
  21. Txekiera
  22. Asturiera
  23. Kitxua
  24. Igboa
  25. Bambara
  26. Nepalia
  27. Pakistania
  28. Hungaroa
  29. Guarania

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide