Auto batek txirrindulari bat harrapatu du Laudioko Zumalakarregi etorbidean, Gurutze Gorriaren aurreko biribilgunean. Gaur 13:30ak aldera gertatu da ezbeharra eta udaltzaingoa eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira txirrindularia artatzera.
Trafikoa desbideratu behar izan dute une batez. Anbulantziek bertan jarraitzen duten arren, normaltasunez gidatu daiteke bertatik honezkero. Aiaraldea Komunikabidea Laudioko Udaltzaingoarekin jarri da harremanetan, baina oraindik ezin izan dute zehaztu zein den zauritutako txirrindulariaren egoera.
Albistea eguneratuko dugu informazio gehiago izan ahala.