Lautxirrinka Txapelketaren bigarren edizioa egin dute Laudioko Granja kiroldegian asteburuan. Euskal Herriko zein Kantabriako hainbat klubetako kideek parte hartu dute topaketan, eta antolatzaileak pozik azaldu dira ekimenak izandako harrerarekin. Nabarmendu dutenez, "adiskidetasun izugarria" nabaritu da parte hartzaileen artean, irristaketa banakako kirola izan arren.
Gainera, Lautxirrinkako kide ugarik lortu zuten lehen postua hainbat kategorietan:
- ACN Junior-Senior kategorian Monika L.S
- Emakumezkoen Alebina: Ainize M.R
- Infantilak: Martxela L.G
- Infantil Inline: Daniella Q.C
- Nagusien 4. maila: Nahikari E.A
- 0 maila (barne mailakoa). Nahiane D.
- Zilarrezko Inline Maila: Joe M.
Topaketa honekin eman diote amaiera ikasturteari, baina udan zehar ere hainbat jarduera egingo dituzte. Irristaketa kanpusa abiatuko dute laster, irristatzaile berriak trebatzeko, eta ondoren ekingo diote berriz entrenamenduei.
Argazkiak: Lautxirrinka Kluba