Laudioko Udalak hitzarmena sinatu du Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin (DGT) azterketa teorikoak udalerrian bertan egin ahal izateko. Akordioa datozen lau urteetarako da, eta beste lau urte gehiago luzatu ahal izango dute.
Berez, azterketa gela Laudio Hazin kokatuko dute eta erabiltzaileen eskura egongo da datorren ikasturtetik aurrera.
DGTk denboraz zabalduko du azterketen datak eta ordutegiak jasotzen dituen egutegia.
Aukera berri horrekin eskualdeko azterketa puntuak bikoiztu dituzte esparru teorikoan. Izan ere, orain arte Amurrioko Refor Enpresaldean egin dira soilik.