Ibone Suarezek brontzezko domina lortu du Espainiako patinaje txapelketan

Aitor Aspuru Saez 2025eko uztailaren 10a

Kadete-gazte kategorian eta modalitate librean parte hartu zuen Ibone Suarezek.

Diziplina librean eta kadete-gazte kategorian eskuratu zuen hirugarren postua laudioarrak. Emaitzarekin oso pozik dagoela ziurtatu dio Aiaraldea Komunikabideari.

Uztailaren 2tik 5era bitartean lehiatu zen Bilbon, Txurdinagako kiroldegian, Espainiako Irristaketa Txapelketaren XXXIII. edizioa eta podiumera igotzea lortu zuen Ibone Suarez laudioarrak. Kadete-gazte kategorian eta modalitate librean parte hartu zuen eta hirugarren postua eskuratu zuen.

Horretarako, ekaineko lehen asteburuan Euskadiko Txapelketa irabazi zuen Suarezek. Txurdinagan jokatutako proban disko luze eta motzeko bi programa egin zituen "ia inperfekziorik gabe" eta horri esker lehen sailkatuen artean egon zen.

Azarotik ari da prestatzen lehiaketa laudioarra eta poztasun handia adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari lortutakoarekin, denboraldi osoan eta duela zenbait urte egindako lana islatu baitu.

Hori dela eta, eskerrak eman dizkie bere familiari eta bere entrenatzaileei, bai diziplina askekoari zein dantza modalitatekoari. Berez, lau urterekin hasi zen Suarez kirola egiten eta hamaika urterekin parte hartu zuen lehenengo aldiz txapelketa batean.

Helburu berriak

Halaber, Lautxirrinka klubeko kirolariak azaldu du hirugarren postuak atea irekitzen diola Espainiako Selekzioan eta txapelketa gehiagotan aritzeko. Momentuz, Euskadiko Selekzioko kidea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide