Atzo Laudioko jaietako antolatzaileek egindako agerraldian jakinarazi zuten nortzuk izan diren kartel lehiaketen garaileak. Helduen artean Favio Caceres izan da baloratuena:
Herri prozesuan 300 lagunek eman dute botoa eta laudioarraren Laudio hortxe dago... festa hastear da! lan irabazleak 212 boto eskuratu ditu eta 1.200 euroko saria jaso du.
Haurren kategorian, ordea, Izadi Rojo izan da babes gehien jaso duena. Bozen %21a eskuratu du Festa izeneko diseinuak eta jai egitarauko kontrazalean agertuko da. Horrez gain, 50 euroko material didaktikoa eskuratuko du, herriko dendetan erositakoa.