Envases Metalúrgicos de Álava enpresak ohar bidez jakinarazi du mantenu sailerako bi langile kontratatzeko hautaketa prozesua hasi duela. Konpainiak adierazi du sektoreko lidergoa sendotzera eta prozesu industrialen digitalizazioan aurrera egitera bideratutako estrategia zabalago baten parte dela egitasmoa.
Zehazki, honako hauek dira bilatzen dituzten bi profilak:
- Softwarearen eta PLCen mantentze operatiboko arduraduna, industria-programazio aurreratuan esperientzia duena (Python, Java, C++, Siemens, SCADA, HMI).
- Industriako elektrizitatean espezializatutako elektromekanika operarioa, txandaka lan egingo duen mantentze-taldean integratuko dena, makineria automatizatuaren funtzionamendu egokia bermatzeko.
Hemen eman daiteke izena prozesuetan. Envasesek azaldu du etengabeko prestakuntzarekiko eta Aiaraldeko ingurune industrialean talentu teknikoa erakartzeko konpromisoa berresten duela kontratazio horiekin.