Eneritz Artetxe arduratuko da Kultur Faktoriaren Sormen Egonaldien udako zikloa ixteaz. Antzezleak Laudioko espazioan igaro ditu azken asteak, sormen prozesuan murgilduta, eta saio irekia eskainiko du ostegun honetan (uztailak 24), 19:00etan, orain arte garatutako lana herritarrekin partekatzeko. Bizilagun guztiei luzatu die gerturatzeko gonbita.