Areta herria inoiz baino biziago dagoela aldarrikatu zuten atzo Aretako buruhandi eta hanka luzeek Kultur Etxeko balkoitik irakurritako pregoian. Duela berrogei urte sortutako animazio taldeak Aretako gazteengan topatu du erreleboa. Belaunaldien arteko transmisio eta harreman hori ospatu zuten atzo jaietako lehen txupinazoa jaurtitzeko ekitaldian.
Aretako Gazte Asanbladak palestinar herria izan du gogoan txupinazo aurretik egindako elkarretaratzean. Gazteek gogor gaitzetsi dute Israelek Palestinaren aurka darabilen "genozidioa".
Igandera arte luzatuko dira Aretako jaiak, eta marea-gorria izango da protagonista nagusia. Makina bat ekintza antolatu dituzte, Aretako herri nortasuna aldarrikatzeko.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte