Giro atseginean ari dira ospatzen Aretako jaiak. Paella txapelektak dozenaka lagun bildu zituen atzo txosnagunean. Aurretik, Alpitxu mendira egin zuten ibilaldia, beste hainbeste auzokidek.
Arratsaldean herri-kirolak izan ziren protagonista eta iluntzean Deriba, Galletazo eta Itzal erromeriek ordu txikiak arte luzatu zuten festa giroa.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Aretako Jai Batzordea