Laudioko jaietako egitarau osoa, hemen ikusgai

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 4a

Abuztuaren 15ean lehertuko da festa. / Aiaraldea.eus

200 jarduera baino gehiago egingo dituzte Udalak, kuadrillek eta herriko hainbat eragilek abuztuaren 14tik 31ra bitartean. 

Argitaratu berri dute Laudioko jaietako egitarau osoa. Abuztuaren 14tik 31ra luzatuko dira sanrokeak aurten, 200 ekintza baino gehiagorekin. Jarduera horietako asko urtez urte errepikatzen direnak dira, baina badaude baita berrikuntzak ere. 

"Adin eta gustu guztietarako jai programa zabala" prestatu dutela nabarmendu du Udalak, Jai batzordeak eta herriko beste hainbat eragilek eginiko lana goraipatuta. Horrez gain, "festa eta bizikidetza" nagusitzeko deia luzatu dute: "Jai hauek inklusiboak, feministak, euskaldunak, errespetuzkoak eta dibertigarriak izatea nahi dugu; guztiontzat atseginak eta gozagarriak".

Bazkari batzuetako tiketak, aste honetan salgai

Suziri Jai Batzordeak, bere aldetik, jakinarazi du aste honetan bertan jarriko dituela salgai Berakatz eta Kuadrilla egunetako bazkarietarako tiketak, 7 euroren truke. Asteazkenean (abuztuak 6) egongo dira eskura lehenak, eta ostiralean bigarrenak, biak ala biak Lio tabernan. Ohartarazi dutenez, pertsona bakoitzak 10 tiket baino ezingo ditu erosi otordu bakoitzeko. 

EGITARAU OSOA

Abuztuak 14, osteguna

19:00 // Jaiak iragartzeko pregoiaren irakurketa, ArteOn abesbatza, Herriko Plazan
19:45 // Ardo aforatzea, San Roke Kofradia, Udaletxe zaharra

Abuztuak 15, ostirala

08:30 // Aire zabaleko XXVII. margo-lehiaketa, herrigunean
10:00 // Herri gosaria, Baldarrak kuadrilla, Alberto Acero Plazan
11:15 // Kalejira Kolpez Blai taldearekin, Suziri-Jai Batzordea, Alberto Acero plazan
11:30 // Party Carro kalejira apar-kainoiarekin, Jai-talde historikoak, herrigunean
12:00 // Txupinazoa, Herriko Plazan
12:00// Kalejira, Arloteak, Ekin Joleak, Laudioko gaiteroak eta San Roke Musika Elkartearen eskutik, Herriko Plazan
12:30 // Omenaldia Ruperto Urquijori, Arloteak, Lamuza plazan
12:30 // Talo eta bokata txosna, Jai-talde historikoak, Ezka kalea
13:00 // Txosnen irekiera eta Urrezko Katxiaren ekitaldia, Txosnagunea
13:00 // Kale animazioa Beti-Jai fanfarrearekin, herrian zehar
13:30 // Beranduegi erromeria, Txosnagunean
13:30 // Diskofesta, Jai-talde historikoak, Ezka kalean
14:30 // DJ Reymi kontzertu ibiltaria, Alberto Acero plazatik
15:30 // Apellido Adverbio, Jai-talde historikoak, Ezka kalean
16:30 // Ski-taula eta txorizo opilak, Azkenak kuadrilla, Zubiaur kalean
17:00 // DJ Ruba, Zubiko Malekoian
18:30 // Aire zabaleko XXV. Pintura-lehiaketaren sari banaketa, Herriko Plazan
19:00 // DJ eta apar-festa, Zumalakarregi etorbidean
19:00 // Munduaren ikuskizun txarrena… oraingoz Zanguango Konpainia, Lamuza Plazan
19:00-02:00 // Beldur Barik: Indarkeria matxistaren prebentziorako informazio-puntua, Batzalarrin kalean
19:00 // Mariachi Imperial kontzertu ibiltaria, San Roke egoitzatik
20:00 // Mariachi Imperial, Alberto Acero plazan
21:00 // Jimenos Band, Herriko Plazan
22:30 // DJ kontzertua 60. 70 eta 80 hamarkadak, Alberto Acero plazan
22:30 // Akerbeltz Erromeria, Txosnagunean
23:00 // Zezensuzkoa, Herriko Plazan

Abuztuak 16, larunbata: San Roke eguna

08:30 // Alborada, Arloteekin
09:00 // Kalejira, Lankaietako Lagunak txistulari taldearekin
10:00 // Kalejira, Ekin Joleak txistulari taldearekin
10:00-22:00 // Frontenis Txapelketa, Herriaren Pilota Elkartea, Lamuza eta Aretako frontoietan
10:00 // Esku pilota partidak, “Laudioko Jaialdia”, Herriaren Pilota Elkartea, Lamuza frontoian
11:00 // San Rokeren omenezko meza, Done Petri elizan
11:00 // Familia gunea, Txosnagunean
11:00 // Diana, Laudioko Gaiteroekin
11:00 // Buruhandi eta Zankoen ibiladia, Aretako Buruhandiak, Herriko Plazan
12:00 // Entzierroa eta bigantxak 16 urtetik gorakoentzat 
12:00 // Ohorezko aipamenak, San Roke Kofradia, Done Petri elizan
12:45 // San Roke musika elkartearen kontzertua, Aldai plazan
13:00 // Orientazio probak, Lamuza plazan
13:00 // Animazio musikala Kittu eta Txaranga taldeekin
14:30 // Herri bazkaria, Laudioko Gazte Asanblada, Txosnagunean
15:00 // Kuadrilla historikoen herri-bazkaria, Elizako arkupeetan
16:30 // Zelai errea, Eztandak eta Basapiztiak kuadrillak, Lamuza Parkean
17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia, Herriko Plazatik
18:00 // Laudio Konkis, Jalgi eta Kolokan kuadrillak, Lamuza Parkean
18:00 // Aurresku eta fandango eta arin-arin txapelketa, Itxarkundia Dantza Taldea, Alberto Acero plazan
18:00 // Herri kirolak, Arrizkuzubi taldea, Aldai plazan
18:00 // Party Carro, Jai-talde historikoak
18:30 // Dantzaldia, KM Musik-K taldea, Lamuza plazan
19:00 // Castellers: Mnyons de Terrassa, Herriko Plazan
19:00 // Rockalean eta barbakoa ibiltaria, Zoroak eta Zirika kuadrillak, San Rokeko aldapatik
20:00 // Arima, Berriketan konpainia, Lamuza Plazan
20:00 // DJ Blessive, Zumalakarregi etorbidean
21:00 // Les Tambours de Feu, Deabru Beltzak Konpainia, Lamuza Plazan
22:00-03:00 // Beldur Barik: Indarkeria matxistaren prebentziorako informazio-puntua, Batzalarrin kalean
22:00 // Walter Ego, Arkupe taberna
22:30 // Zezensuzkoa, Herriko Plazan
23:00 // Chambao, Zumalakarregi etorbidean
23:30 // Adur, Zinkha, DJ Katiuska, Txosnagunean

Abuztuak 17, igandea: San Rokezar

09:00 // Txistularien kalejira, Lankaietako Lagunak
10:00 // Haurrentzako parkea, Lamuza parkean
10:00 // Txirrindularitza proba, Laudioar TE, Zumalakarregi etorbidean
10:00-22:00 // Frontenis Txapelketa, Herriaren Pilota Elkartea, Lamuzako frontoian
11:00 // Familia gunea, Kalaka Jolasak, Txosnagunean
11:00 // Diana, Laudioko Gaiteroekin
11:00 // Buruhandi eta Zankoen ibiladia, Aretako Buruhandiak, Herriko Plazan
11:00 // Paella Txapelketa, Txilardiak eta Gautxoriak kuadrillak, Aldai Plazan
12:00 // Entzierroa eta bigantxak 16 urtetik gorakoentzat
12:00 // Meza, Done Petri parrokia
13:00 // Txapela Brava, poteo musikala, Ezka kalean
14:00 // Atzoko gazteen bazkaria eta dantzaldia, Laudio BHIn
14:00 // Gure gaurko gazteentzako bazkaria, 5-16 urte artekoentzat, Lamuza parkean
16:00 // Haurrentzako parkea, Lamuza parkean
17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia, Herriko plazatik
18:00 // Auzo-Prix, Bihurriak kuadrilla, Aldai Plazatik
18:30 // Go!azen karaokea, Lamuza Parkean
19:00 // Dantzaldia, KM Musik-K taldea, Herriko Plazan
20:00 // Artilusio, Markeliñe Konpainia, Lamuza Plazan
20:30 // Las Fellini, Alberto Acero plazan
20:30 // Jai-tematikoa, Galtzagorri kuadrilla, Laudio BHIn
21:30 // Maddi, Txosnagunean
22:00-03:00 // Beldur Barik, Indarkeria matxistaren prebentziorako informazio-puntua, Batzalarrin kalean
22:30 // Zezensuzkoa, Herriko plazan
23:00 // Su Ta Gar, Zumalakarregi etorbidean
00:30 // DJ Bitterkas, Txosnagunean

Abuztuak 23, larunbata

08:00 // XLVI. Sukaldaritza Lehiaketa, Rakatapla Elkartea, Aldai Plazan
10:00-22:00 // Frontenis Txapelketa, Herriaren Pilota Elkartea, Lamuza frontoian
13:30 // Musika emanaldia, Aldai Plazan
16:00 // Ibilgailu klaskioen eta kirol-autoen kontzentrazioa, Zumalakarregi etorbidean
19:00 // Finito-infinito, CIA Trotamundo Konpainia, Lamuza Plazan

Abuztuak 27, asteazkena: Berakatz eguna

10:00 // Aldibereko xake partidak, Laudio Xake Taldea eta Basalarrina, Aldai plazan
10:00 // 3x3 Hockey Txapelketa, Ganbegi 6-2 taldea, Lamuza Parkea
10:00 // Familia gunea: Buruhandi tailerra, Txosnagunean
11:00 // Umeentzako pintxo hotzen lehiaketa, 5-16 urtekoentzat, Aldai plazan
12:00 // Txupina, kalejira eta luntx herrikoia, Untzueta taldea, San Roke egoitzatik
13:00 // Tutuka elektrotxaranga, Herriko Plazan
15:00 // Herri bazkaria, Suziri Jai Batzordea, Aldai Plazan
17:00 // XXVII. San Roke Hockey Txapelketa, Ganbegi 6-2 taldea, Gardeako kiroldegian
17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia, Herriko plazatik
17:00 // Flan-xurga lehiaketa, Hontzak kuadrilla, Aldai Plaza
18:00 // Berakatz zopa, Cosecha del 48, Aldai Plazan
18:30 // Dantza plaza, Eingo taldearekin, Aldai plazan
19:00 // Dantzaldia, KM Musik-K taldea, Herriko Plazan 
19:00 // Mikra, Berdinki Antzerki Konpainia, Lamuza Plazan
19:00 // Kantukada, Txosna Batzordea, Aldai Plazatik
20:30 // Sarrabete, Alberto Acero plazan
21:30 // Made In Laudio, Suziri Jai Batzordea, Txosnagunean
22:30 // Burrunba elektrotxaranga, Herrigunetik
23:00 // Zumba, Txosnagunean

Abuztuak 28, osteguna: Kuadrillen eguna

11:00-14:00 // Haurrentzako parkea: Zezen mekanikoak, surf taula... Lamuza Parkean
11:00 // Familia gunea: Kartoi egitura tailerra Txosnagunean
13:00 // Orkestra elektrotxaranga
13:00 // Abarka jaurtiketa, Eztandak eta Basapiztiak kuadrillak, Aldai Plazan
14:30 // Kuadrillen bazkaria, Suziri Jai Batzordea, Aldai Plaza
16:00 // Laudio’s Got Talent, Ainubeak eta Lupuak kuadrillak, Aldai Plazan
18:00 // Erraldoien kontzentrazioa, Laudioko erraldoiak, Herriko Plazatik
18:00 // MHK (Muturreko herri-kirolak), Zoroak Inkurtul Taldea, Zezen plaza
18:00 // Laura Negro, Portugalgo fado taldea, San Roke probalekuan
18:30 // Kale animazioa, Laudioko Gaiteroak
19:00 // Dantzaldia, KM Musik-K taldea, Herriko Plaza
19:00 // Primital Brothers, Alberto Acero plazan
19:00 // Benditas, El Mono habitado Konpainia, Herriko Plazan
19:00 // Zaldi-probak: San Roke Saria, Lauzaldi Kirol Kluba, San Roke probalekua
19:30 // Ginkana, Lamuza Parkea
19:30 // Skapaie elektrotxaranga, Okerrak kuadrilla, Zezen Plazatik
20:00 // Placton, Ilargi eta Gorka tabernak, Batzalarrin kalea
21:00 // Les Testarudes, Alberto Acero plaza
22:00-04:00 // Beldur Barik, Indarkeria matxistaren prebentziorako informazio-puntua, Batzalarrin kalea
22:30 // Zezensuzkoa, Herriko Plazan
23:00 // Soziedad Alkoholika, Zumalakarregi etorbidean
23:30 // Naxker, Bidean erromeria, DJ Aztarnak, Txosnagunean

Abuztuak 29, ostirala: Baserritar eguna

09:00 // Tokiko ekoizleen eta artisauen azoka, Zumalakarregi etorbidean
11:00 // Buruhandi eta Zankoen ibilaldia, Aretako Buruhandiak, Herriko Plazan
11:00 // Kalejira Joaldunekin
11:00 // Haurrentzako herri-kirolak, Zumalakarregi etorbidean
11:00 // Familia gunea: Ikuskizuna, Txosnagunean
11:00 // San Roke 2025 bolo jaurtiketa, Ruperto Urquijo Bolatoki Kluba, San Roke Bolatokian
12:00 // Dantza erakustaldia, Itxarkundia Dantza Taldea, Aldai plazan
12:00 // Entzierroa eta bigantxak, 16 urtetik gorakoentzat
12:00 // Musika animazioa trikiti doinuekin 
13:00 // Igel-toka txapelketa, Basalarrina elkartea, Batzalarrin kalean
13:00 // Broken Brothers Brass Band, Alberto Acero plazan
13:00 // Hiri-kale artea, Laudioko Kulturzaleak, KulturLaben
13:30 // Pintxo dastaketa, Zintzarriak kuadrilla, Elizako arkupea
14:30 // Txahalaren herri bazkaria, Suziri Jai Batzordea, Aldai Plazan
15:00 // Elektrotxaranga, Herrigunetik
16:30 // Molto GP lasterketa, Txindoki kuadrilla, Aldai Plazan
17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia, Herriko plazan
18:00 // San Roke 2025 bolo jaurtiketa, Ruperto Urquijo Bolatoki Kluba, San Roke Bolatokian
18:30 // Gynparta, Txinparta eta Aztarnak kuadrillak, Aldai Plazan
18:30 // “Bixente Urkijo” Ardi txakur erakustaldia, Arate elkartea, Lamuza Parkean
19:00 // Dantzaldia, KM Musik-K taldea, Herriko Plazan
19:00 // Goroldiorik ez antzerki ibiltaria, Piszkifaktoria Ideien Laborategia, Lamuza Plazan
20:00 // Elektrokela elektotxaranga eta bokata-jana, Itzelak kuadrilla, Aldai Plazatik
20:30 // La Jodedera, Alberto Acero plazan
22:00-04:00 // Beldur Barik, Indarkeria matxistaren prebentziorako informazio-puntua, Batzalarrin kalean
22:30 // Zezensuzkoa, Herriko Plazan
23:00 // Bulego, Zumalakarregi etorbidean
23:30 // Barrrk, Lukiek eta DJ Ttittiburu, Txosnagunean

Abuztuak 30, larunbata: Odoloste eguna

10:00-22:00 // Frontenis Txapelketa, Herriaren Pilota Elkartea, Lamuza frontoian
11:00 // Zankoen ibiladia, Aretako Buruhandiak, Herriko Plazan
11:00-14:30 // Txu-Txu trena: Ezagutu Laudio! Laudio BHIn
11:00 // Familia gunea: Ur-jolasak eta ohe elastikoa, Txosnagunean
11:00 // Diana, Laudioko Gaiteroak
12:00 // Entzierroa eta bigantxak, 16 urtetik gorakoentzat
12:00 // Kalejira, Ekin Joleak eta San Roke Musika Banda
12:00 // Haurrentzako jarduerak, Sorgin Taberna, Zubiko Malekoian
13:00 // Ruperto Urkijori omenaldia, Arloteak, Elizako arkupean
13:00 // Eraitsi, Goitibera konpainia, Lamuza Plazan
13:00 // Musika emanaldia, Ezka eta Batzalarrin kaleetan
14:00 // DJ saioa, Sorgin Taberna, Zubiko Malekoian
16:30 // Ikuskizunak, Zubiko Malekoia
16:30 // Pasabolo eta Bolo Arabar txapelketak, Lamuza Parkea
17:00-19:00 // Txu-Txu trena: Ezagutu Laudio! Laudio BHI
17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia, Herriko plaza
17:00 // VI. San Roke Nesken Futbol txapelketa, Altzarrate KE, Ellakuriko zelaian
17:00 // Kontzertuak, Sorgin Taberna, Zubiko Malekoian
18:30 // Animazioa, Laudioko Gaiteroak
19:00 // Pank-Art sari banaketa, Intziriak kuadrilla, Aldai Plazan
19:00 // Kale Gorrian, Barsanti Antzerki konpainia, Lamuza Plazan
19:00 // Odoloste jan tradizionala, Herriko Plaza
20:00 // Guateke elektronikoa, Sorgin Taberna, Zubiko Malekoian
21:00 // Kaleko artistak, Herrian zehar
22:00-04:00 // Beldur Barik: Indarkeria matxistaren prebentziorako informazio-puntua, Batzalarrin kalean
23:00 // La Cuarta Calle Orkestra, Herriko Plazan
00:00 // Zorojira, Aldai Plazatik
01:00 // DJ Bad Sound Sister eta Xaukena Xauk, Txosnagunean
01:00 // Kaltzontzilo eta kulero lasterketa, Matrakak kuadrilla, Batzalarrin kalean

Abuztuak 31, igandea: Kofradia eguna

11:00-22:00 // Frontenis Txapelketa, Herriaren Pilota Elkartea, Lamuza frontoian
11:00 // Zankoen ibiladia, Aretako Buruhandiak, Herriko Plazatik
11:00-14:30 // Txu-Txu trena: Ezagutu Laudio! Laudio BHIn
11:00 // Animazioa, Laudioko Gaiteroak
11:00 // San Rokeren irudia ermitara itzultzeko prozesioa
12:00 // Entzierroa eta bigantxak, 16 urtetik gorakoentzat
12:45 // San Roke Musika Banda, Aldai Plazan
13:00 // Meraki, Manazas konpainia, Lamuza Plazan
13:00 // Euskorleans, Kale animazioa
14:00 // San Roke Kofradiaren bazkaria, Elizako arkupeetan
17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia, Herriko plazan
17:00-19:00 // Txu-Txu trena: Ezagutu Laudio! Laudio BHIn
19:00 // Kay Robot, Ameztu konpainia, Lamuza Plazan
20:30 // Goxua’n Salsa, Alberto Acero plazan
23:30 // Roketxu maskotaren erreketa eta kalejira, Ñorrala eta Zoroak kuadrillak, Herriko Plaza
00:00 // Azken txupinazoa 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide