Auzolana goraipatuta eta Palestinari elkartasuna helarazita eman diete hasiera Ugarteko jaiei

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 1a

Auzolana goraipatuta eman di 1 1754045052885
Auzolana goraipatuta eman di 2 1754045056409
Auzolana goraipatuta eman di 3 1754045058302
Auzolana goraipatuta eman di 4 1754045060027
Auzolana goraipatuta eman di 5 1754045061973
Auzolana goraipatuta eman di 6 1754045063350
Auzolana goraipatuta eman di 7 1754045065019
Auzolana goraipatuta eman di 8 1754045066771
Auzolana goraipatuta eman di 9 1754045068560
Auzolana goraipatuta eman di 10 1754045070420
Auzolana goraipatuta eman di 11 1754045072018
Auzolana goraipatuta eman di 12 1754045073677
Auzolana goraipatuta eman di 13 1754045075630
Auzolana goraipatuta eman di 14 1754045077223
Auzolana goraipatuta eman di 15 1754045078775
Auzolana goraipatuta eman di 16 1754045080506
Auzolana goraipatuta eman di 17 1754045081957

Igandera arte luzatuko da festa giroa Laudioko auzoan. 

Atzo eman zieten hasiera Ugarteko jaiei, ohiko eskema jarraituta: futbito txapelketako lehenengo finalerdia jokatu zen arratsaldean, eta zelaitik bertatik jaurti zuten txupinazoa. 

Ugarte Auzolan taldeko kideak arduratu ziren pregoia irakurri eta lehen suziria pizteaz. Auzoan urte osoan zehar egiten duten lana jarri zuten balioan, eta elkartasun keinua helarazi zioten palestinar herriari ere. 

Igandera arte izango dira Laudioko auzoko festak, eta egitaraua goizetik gauera arte luzatuko da egun guztietan. 

Argazkiak: Txema Sallen

EGITARAU OSOA

Abuztuak 1, ostirala

11:00-13:30 // Umeentzako guneak, ohe elastikoa eta pedaldun kartak futbito zelaian KIRIKINO taldearen eskutik

17:00 // Benjamin mailakoen futbito txapelketa finala

17:30 // Umeentzako herri kirolak (lokotzak, zakuak,...) eta umeentzako guneak txosnagunean

18:00 // Kimu mailakoen futbito txapelketa finala

19:00 // Haur mailakoen futbito txapelketa finala

19:30 // Talo dastaketa UGARTEKO EMAKUME TALDEAren eskutik

20:00 // Kadete mailakoen futbito txapelketa finala
Jarraian, sari banaketa

22:30 // Kontzertuak:
IZATE FALTSUA, SKABIDEAN eta HBN

Abuztuak 2, larunbata

10:00 // Baserritar eta artisau azoka

10:30 // Pilota partiduak Lamuzako frontoian HERRIAREN taldearen eskutik

13:00 // Kalejira SAN ROKE MUSIKA ELKARTEAren eskutik

13:00 // Poteoa ARLOTEEN eskutik

15:00 // SAN INAZIO bazkari herritarra (*Tiketak Ugarte eta Pozo tabernetan salgai)

18:00 // Buruhandiak GALTZAGORRI taldearen eskutik

18:00 // Senior mailakoen futbito txapelketako 3. eta 4. postua

19:00 // Gazte mailakoen futbito txapelketa finala

20:00 // Senior mailakoen futbito txapelketako finala
Jarraian, sari banaketa

22:30 // Kontzertuak: ZINKHA, OINUTSIK eta PAKITA PENAS

Abuztuak 3, igandea

11:00 // Talo tailerra AUZOLAN TALDEAren eskutik

13:00 // Tortilla txapelketaren aurkezpena txosnagunean (*izen ematea 12:30ean)
Jarraian, sari banaketa

13:30 // Poteoa ARETAKO TXISTULARIen eskutik

16:00 // Tute txapelketa Ugarte Tabernan

18:00 // Bizkotxo txapelketaren sari banaketa txosnagunean

18:30 // Dantza plaza

19:00 // SAN ROKE MUSIKA ELKARTEAren kontzertua Ugarteko Iñaki Deuna elizan

20:00 // HERRI KIROLAK txosnagunean: lokotx bilketa txapelketa, txinga txapelketa
Jarraian, sari banaketa

20:00 // Odoloste jana AUZOLAN taldeak antolatua txosnagunean

23:00 // Jai bukaera traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide