Nola sortu zen zuen jai-kuadrilla, eta nondik dator honen izena?
Zenbait lagun-taldetan geunden pertsona askok jai-kuadrilla baten parte izan nahi genuelako sortu genuen. Iazko jaietan, ekintza askotatik pixkat kanpo geratu ginela ikusteak inbidia handia eman zigun, eta antolatzeari ekin genion. Lagun-talde bakoitzak zenbait izen proposamen aurkeztu zituen, eta Matrakak zian zen bozkatuena.
Suziri Jai Batzordera batzea erabaki duzue.
Azken finean Laudioko Kuadrilla ia guztiak Suziri Jai Batzordearen barruan daude eta kanpotik giro super ona igartzen zen zen. Egia esanda, orain jai batzordearen barruan gaudela, horrela da, oso gustura gaude.
Zer ekarpen egingo diezue Laudioko jaiei?
Giro oso ona ekarriko dugu festetara eta laguntzeko gogo asko. Gure ahalegina galtzontzilo eta kulero lasterketa berpiztea izango da.
Zein da jaietako egunik onena? Zergatik?
Guretzako, Txupinazoa edo Baserritar Eguna dira onenak. Egunean zeharreko festa-egunak direlako, eta gehiago disfrutatzen ditugu.
Egitarauko zein ekintzarako zaudete gogotsu?
Egia esanda ekintza guztietan parte hartzeko gogotsu gaude, baina bereziki abuztuaren 16ko Konkisean lehiatzeko, eta guk antolatuko dugun ekintzarako, noski.
Zer ezin da falta Laudioko Jaietan?
Kontzertuak eta guk asko disfrutatzen ditugun entzierroak.
Aurtengo jaietako atsedenaldi luzea zertarako aprobetxatuko duzue?
Arropa ondo garbitzeko eta jaietako gauzak ondo prestatzeko
Amurrioko jaietara hurbiltzeko asmorik duzue?
Ez dugu uste, Bilbora agian bai, baina Amurriora ez.
Zerk egiten ditu Laudioko jaiak berezi?
Kuadrillek (batez ere Suzirikoek) sortzen duten giroa.