Nola sortu zen zuen jai-kuadrilla, eta nondik dator honen izena?
Lagun taldea gara, eta jaietan parte hartzeko kuadrilla sortzea erabaki genuen. Ekintza eta animalien zerrenda osatu genuen kuadrillarentzako izen bila, eta, azkenean, Saguzarrak izena aukeratu genuen.
Suziri Jai Batzordeara batzea erabaki duzue. Zergatik?
Laudioko jaietako ekintzetan murgilduta egoteko aukera onena Suziri Jai Batzordera batzea dela uste dugu. Hori nahi genuen kuadrilla sortu genuenean eta horregatik batu gara.
Zer ekarpen egingo diezue Laudioko jaiei?
Jaiak hasi aurretik Suziri Jai Batzordeko bileretara batu gara, bertan gure iritzia emanez. Jaien bitartean ahalik eta ekintza gehienetan parte hartzea da gure asmoa.
Zein da jaietako egunik onena?
Odoloste Eguna edo Kuadrillen Eguna direla esango genuke. Kuadrillen Egunean kuadrilla guztiak elkartzen dira bazkarian, eta ekintza askotan parte hartzeko aukera dago. Odoloste Eguna, aldiz, jaietako egun nagusia da eta beti dago jendez lepo.
Egitarauko zein ekintzarako zaudete gogotsu?
Txindoki kuadrillak antolatuko dun Molto GP lasterketarako eta Zoroak kuadrillaren Muturreko Herri Kiroletarako.
Zer ezin da falta Laudioko jaietan?
Musika asko dago herriko toki guztietan! Kalean lkartzen den jende guztia eta egitarauko hamaika ekintzak dira osagai nagusiak.
Zein da zuen ustez aurten txosnetan gehien entzungo den abestia?
Gure ustez boladan dauden euskarazko abestiak izango dira entzunenak, esaterako; ETS, Bengo eta abar.
Amurrioko jaietara hurbiltzeko asmorik duzue?
Pentsatuko dugu, baina ez dugu uste.
Zerk egiten ditu Laudioko jaiak berezi?
Jendeak eta ondo pasatzeko gogoak!