Nola sortu zen zuen jai-kuadrilla, eta nondik dator izena?
Betiko lagun taldea da gurea, baina honakoa da jai batzordera batu garen lehenengo urtea. Guztira hamazortzi kide gara.
Lupua garagardoa egiteko osagai nagusia da, eta gure kuadrillan garagardo nahikotxo edaten dugu. Gainera, latinez, otsoa esan nahi du ere, horregatik aukeratu dugu otsoa kuadrillako irudi gisa.
Egitarauko zein ekintzarako zaudete gogotsu?
Kulero eta galtzontzillo lasterketa berreskuratuko da aurtengo egitarauean, badira aurteak egiten ez dela, eta gogotsu gaude horretarako.
Zer ekarpen egingo diezue Laudioko jaiei?
Kuadrilla berri asko batu gara aurten Suziri Jai Batzordera, beraz ekintza berriak proposatu beharrean, beste kuadrilla batzuekin batu gara, honezkero antolatzen ziren ekintzetan laguntzeko. Guk Laudio Got Talent lehiaketa antolatzen arituko gara, Ainubeak kuadrillarekin batera. Kuadrillen Egunean izango da hori, kuadrillen herri bazkariaren ostean.
Zein da zuen ustez aurten txosnetan gehien entzungo den abestia?
Gure ustez txosnetako abestirik entzunena, Pirritx eta Porrotxen “Iritsi da eguna” izango da.
Zenbat txosna-txanda egin beharko dituzue Laudioko jaietan?
Txanda nahikotxo egingo ditugu, nahiko genituzkeenak baino gehiago baina egin behar dira, beraz aurrera! Txanda-zaleak gara orokorrean!
Laudioko jai-kuadrillen artean nork dauka jantzirik itsusiena?
Gure ustez Galtzagorri kuadrillarena da itsusiena. Nahiko “sosoa” da, eta logoa bularrean jarrita nahiko “futboleroa” geratzen da (barreak).
Eta zein kuadrillak du izenik itsusiena?
Kuadrilla guztien izenak dira politak, guztiek dute esanahiren bat, ez dago izen okerrik.