ArteOn abesbatzaren pregoiak dantzan jarri du Laudioko Herriko plaza

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko abuztuaren 14a

Pregoi berezia eskaini dute ArteOn abesbatza elkarteko kideek 2025eko Laudioko jaiak iragartzeko. Ikuskizun musikalaren bidez jai-giroan murgildu dituzte ekitaldira bertaratutako ehunka herritarrak.

Txupinazoaren jaurtiketaren faltan, ongi-etorria eman diete gaur arratsaldean 2025eko Laudioko jaiei. ArteOn abesbatza elkarteari egokitu zaio festak iragartzeko pregoia eskaintzea. Ohiko formatuetatik aldendu eta ikuskizun musikala taularatu dute abesbatzako kide gazteek. Emanaldiak dantzan jarri ditu Herriko plazara bertaratutako ehunka herritarrak.

Honezkero nabari da festa-giroa Laudioko kaleetan. San Roke Kofradiako kideek, pregoia bukatu bezain laster, eta tradizioari jarraituz, ardo-aforatzea egin dute elizako arkupeetan. Kofrade talde batek datorren abuztuaren 31ko bazkarian edango duten ardoa aukeratu du bertan. 

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide