Talde argazkia egin zuten atzo eguerdian Laudioko Herriko plazan, "Gora Laudioko jai euskaldunak!" dinamikari atxikimendua emateko. Hainbat elkarteetako ordezkariak zein norbanakoak bertaratu ziren zitara eta, modu horretan, babesa helarazi zioten Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak abiatutako dinamikari. Jaien testuinguruan konpromiso zehatzak hartzeko deia luzatu du kontseiluak egitasmo horren bidez.
Otxomaio jaietan ere egin zuten talde argazkia helburu berarekin. Amurrion, aldiz, ez zuten egin azkenean, bertako Udalak ez duelako dinamikarekin bat egin, Kontseiluko kideek nabarmendu dutenez. Hala ere, gaineratu dut txosnek bat egin dutela ekimenarekin, "kartelak jarriz eta hizkuntza hizpideak kontuan hartuz".
Orozkon ere egingo dute dinamika sustatzeko argazkia, abuztuaren 27an 12:00etan Zubiaur plazan.