Ibilgailu klasikoz eta kirol-autoz bete zen Laudioko Zumalakarregi etorbidea atzo arratsaldean, San Roke Racing Clubak antolatutako topaketan. Ehunka lagun animatu ziren mota eta garai guztietako ibilgailuak gertutik ezagutzera. Ondoren, arratsaldeko zazpietan, sari banaketa egin zuten Arrañoko igogailuaren parean.
Bi urte eskaseko ibilbidea du San Roke Racing Clubak, baina hainbat ekimen egin dituzte dagoeneko, eta proiektu gehiago dituzte esku artean: