Denboraldiko markarik onena erdietsi zuen Ion Egia Barañanok iragan abuztuaren 17an Lizarran, Lizarrako Garaikurraren XXVIII. edizioa irabazita.
Alimco-Campagnolo taldeko txirrindulari gazteak bakarrik gurutzatu zuen Lizarrako helmuga lerroa, 102 kilometroko ibilbidea bi ordu t'erdian osatu ostean.
Tropela 50 segundoko aldearekin iritsi zen helmugara, eta esprintean erabaki ziren podiumeko gainerako postuak. Hirugarren postua Ion Egiaren taldekide den Iker Colmenero laudioarrarentzat izan zen.