Edukiera bete du Zoroak Inkultur Taldeak antolaturiko Muturreko Herri Kirol Txapelketak. Bazkalosteko ekintzen ostean zezen plazan elkartu dira jai-kuadrilla guztiak, kirol-proba basatietan elkarren aurka lehiatzeko.
Osasun arazo bat tarteko, lehenago amaitu behar izan dute ekintza, baina jai-giroak ez du etenik izan herriko kaleetan. Okerrak kuadrillak antolatuta, Azpeitiko Skapaie elektrotxaranga aritu da iluntzea musikaz alaitzen.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte