2025/09/26 19:00

Ekitaldia

Urbanbat ekitaldia

Urbanbat ekitaldia
Faktoria, Laudio

Eta, hiriaz nekatuta, Aiaraldeko kultur fabrikaren proiektua ezagutuko dugu bertako arduradunekin eta Behark estudioko Beñat Saratxaga espazioko arkitektoarekin batera.

Opción18 kolektiboko Garazi Morodio arkitektoak eta Judy artista, ekoizle eta DJ gazteak bat egingo dute gure mahaian, eta hirikoa denaren eta ez denaren arteko tentsioei buruz hitz egingo dugu, baita kulturarako sarbidean, lanean eta zaintzan eragiten duten espazio eta dinamikei buruz ere, hiritik kanpo bizi garenean.

Hizkuntza: Euskara

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide