Laudion egingo da Euskal Herriko Dantzari Egunaren aurtengo edizioa. Urriaren 4an izango da zita, Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik.
Antolatzaileek nabarmendu dute euskal kulturaren egutegiko ekitaldi garrantzitsuenetako bat dela egun hori. "Urtero, herrialde desberdin batean ospatzen da eta 2025ean Araba izango du eszenatoki", azaldu dute, "egun osoan zehar, Laudioko kaleak eta plazak musikaz, kolorez eta tradizioz beteko dira, bisitariei euskal folklorearen aberastasunaz gozatzeko aukera eskainiz".
Zehaztu dutenez, Laudioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin antolatuko dute eguna, eta "jende guztiarentzako ospakizun irekia" izatea aurreikusi dute, "goizeko folklore azokatik gaueko erromeriaraino".