Real Sociedad B taldearen kontra jokatuko du CD Laudioko gazte taldeak larunbatean eta doakoa izango da sarrera

Aitor Aspuru Saez 2025eko irailaren 10a

Real Sociedad klubeko gazte taldea egongo da Ellakurin larunbatean. / Real Sociedad

CD Laudioko gazte kategoriako taldeak Espainiako Estatuko maila nazionalera igotzea lortu zuen aurreko denboraldian eta estreinaldia Real Sociedad klubaren kontra izango da larunbatean 18:30ean, doan.

CD Laudioko gazte taldeak urrezko estreinaldia izango du Espainiako Estatuko maila nazionalean. Izan ere, Real Sociedad B izango da bere arerioa kategoria berrian hasteko.

Partida 18:30ean izango da Ellakurin eta sarrera doakoa. Hori bai, hurrengo asteburutik aurrera beharrezkoa izango da klubaren bazkidea izatea partidak ikusteko. 

Laudioarrei Athletic Clubak eta Alavesek ere egingo dizkiete bisitak azaroan, bederatzigarren eta hamaikagarren jardunaldietan.

Futbozaleek aparteko aukerak izango dituzte lehen mailan aritzen diren harrobiko jokalariak ezagutzeko. Berez, Real Sociedadeko filialetik puntako futbolariak atera dira azken urteotan, Mikel Oyarzabal edota Martin Zubimendi, esaterako.

Aurreko denboraldi arrakastatsua

CD Laudioko gazteen aurreko denboraldia historikoa izan zen klubean eta Euskal Ligatik maila nazionalera igotzea lortu zuten. Talde horretako jokalari askok utzi behar izan dute kategoria, jadanik adin muga gainditzen dutelako. Horietako batzuk, Imanol Nogueira kasu, herriko lehen taldera igaro dira.

Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean deskribatu zuten bizi izan zuten denboraldia duela hilabete gutxi:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide