"Kontzertuaren egunean bertan saldu ohi ditugu Hardcore Hits Cancer-eko kamiseta guztiak"

Aitor Aspuru Saez 2025eko irailaren 11

Israel Fernandez eta Juan Jose Arto salmenta postua jarri zuten asteburuan Gasteizen./ HC Hits Cancer

ISRAEL FERNANDEZ eta JUAN JOSE ARTO laudioarrek antolatu dute irailaren 20an egongo den Hardcore Hits Cancer elkartasun kontzertua eta ekimenaren helburuen berri eman dute.

Irailaren 20an egingo duzue Hardcore Hits Cancer elkartasun kontzertuaren hurrengo edizioa, nola ikusten duzue aurtengo emanaldia? 

Urteroko ilusio berarekin. Pertsonalki, helburua da sarrera guztiak saltzea eta jendeak jarraitzea ekimenari buruz ondo hitz egiten. Ahalik eta material gehiena ere saltzea da beste xedea, diru guztia AFANOC elkartera bideratzeko.

Zeintzuk izan dira irizpideak taldeak hautatzeko?

Talde gehienak heltzen dira belarriz belarri egindako lanagatik. Batek esaten du lagun batzuk dituela eta horrela sartu dira Hertx, zeinek 13:00etan joko duten Sorginen.

Beste batzuk Bartzelonako lagunen bitartez, Milicians. Turbofuckers taldekoek jo egin zuten eta errepikatuko dute eta Malacopak iaz egin zuten eguerdian eta aurten kontzertuaren barruan egitea erabaki dugu. Beste bi taldeak eskualdekoak dira eta lagunak, beti nahi izan dute parte hartzea eta aurten datek bat egin dute.

Zertara bideratzen duzue bildutako diru guztia?

Saltzen ditugun kamiseta eta izerditako guztiekin, lehenik eta behin, ordaintzen diogu ekoizleari eta gero irabazten den dirua dohaintza gisa doa AFANOC elkartera.

Talde horren bitartez babesten dituzte Kataluniako familiak, zeinek minbizia duten umeak dauzkaten. Bartzelonan dago puntako ospitalea eta hara mugitu behar diren familiei laguntza ekonomikoa ematen zaie tratamenduak iraun bitartean; etxea, otorduak, aparkalekua... ordaintzeko. Eguneroko gastuei aurre egiten zaie babes ekonomiko horrekin.

Kontzertutik harago, merchandisingaren bidez eskuratzen duzue, nagusiki, finantzaketa, egun horretan salgai egongo da?

Bai, egun horretan egongo da. Bitxia da, baina Laudio da gehien saltzen den tokietako bat eta kaletik topatu dezakezu hardcore musikarekin inolako harremanik ez duen jendea, baina kamisetak janzten dituena. Herritar horiek galdetu dute, ondo iruditu zaie eta erosi dute. Oro har, kontzertuaren egunean material gehiena saltzen dugu emanaldia hasi baino lehen. Neurri solteak baino ez dira geratzen. 

Lostmerch webgunearen bitartez ere eros daiteke eta aurten etorriko dira laguntzera. 

Iragan asteburuan Gasteizen egon zineten salmenta lanetan, nola heldu zitzaizuen gonbidapena?

Antoniok gonbidatu gintuen eta eskerrak eman behar dizkiogu, berari esker jende ugari ezagutu dugu eta ekimen gehiagotara gonbidatuko gaituzte. Oso polita izan da. Esker minenak Helldoradori, Antoniori... Izugarria izan da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide