La Milagrosa ikastetxea utzi zuten Karitateko Alabak ordeneko mojek irailaren 1ean. Hortaz, 103 urtez Laudion egon ondoren, beste bizilekua izango dute antolakunde erlijisoaren kideek.
Hori dela eta, Sor Prudencia Sáez zuzendariak hezkuntza-komunitate osoari jakinarazi dio ekitaldia egingo dutela: "Laudioko Karitateko Alaben Komunitateak, 103 urte baino gehiago eman dituenak, bere bizilekua aldatu du 2025eko irailaren 1ean”.
Zuzendariak berak azpimarratu du La Milagrosa hezkuntza zentroak ez duela titularitatea aldatu eta defendatu dituzten balioetan oinarritutako hezkuntza mantenduko dutela.
Ekitaldiak "maitasunezko eta esker oneko unea" izan nahi du. Horretarako, erlijio ospakizuna antolatu dute lehenik eta behin eta gero luntxa egongo da.