Herri palestinarrekiko hamaika elkartasun keinu egon dira eskualdean duela ia bi urte Israelek Gazaren kontrako erasoa abiatu zuenetik, baina udan biderkatu dira. Ikurrak hainbat jaitan egon dira presente eta pasa den astean burrunba jendetsuak egon ziren Aiaraldean genozidioa salatzeko.