Adostasunik ez Maderas de Llodioko langileen eta zuzendaritzaren artean. Gaur egin dute 39 langile kaleratzeko prozesuaren kontsultaldiaren bigarren bilera, eta ez da aparteko berririk egon, Enpresa Batzordearen hitzetan. "Bilera sindikatuek egindako galderei erantzutean oinarritu da, enpresak aurkeztutako dokumentazioaren inguruan justifikatu gabe dauden puntuei buruz", azaldu dute beharginen ordezkariek.
Euren hitzetan, enpresak aurkeztutako dokumentazioa "guztiz arbitrarioa" da, eta informazio gehiago eskatu dute. Orain arteko pozisionamenduan mantendu dira: Enplegua Erregulatzeko Espedientea kentzea eskatu diote zuzendaritzari, eta hitzarmenaren negoziaziora itzultzea.
Horrez gain, komiteko kideek ohartarazi dute, euren ustez, 39 langile kaleratzea "lehen urratsa" izan daitekeela, "epe ertainera Maderas de Llodio ixteko erabakia hartzeko". Nabarmendu dutenez, Laudioko ekoizpenaren %40 deslokalizatzea da enpresaren asmoa.
Nabarmendu dutenez, Laudioko ekoizpenaren %40 deslokalizatzea da enpresaren asmoa.
Egoera hori ikusita, greba eta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute beharginen ordezkariek, eta iragarri dute bihar 14:00etan langile batzarra egingo dutela enpresaren atarian, informazioa emateko eta "etorkizuneko mobilizazio eta protestak" erabakitzeko. "Oso garrantzitsua da langile guztiek parte hartzea", azpimarratu dute.
Greba eta mobilizazio deialdiak
Biharko eta ostegunerako deitu dituzte greba egunak Maderas de Llodion. Txanda aldaketetan egingo dituzte piketeak lantegiaren sarreran, 5:00etan, 13:30ean eta 21:30ean. Horrez gain, bihar elkarretaratzea egingo dute 12:00etan lantegiaren aurrean, eta ostegunean Herriko plazan, ordu berean.
Ostegun arratsalderako, aldiz, eskualdeko mobilizazioa deitu dute SOS Aiaraldearekin batera. 19:00etan abiatuko da manifestazioa Eroskiko biribilgunetik.
🔴 ADI! 🔴
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) September 15, 2025
39 langile kaleratu nahi dituzte Maderas de Llodion, fabrika osoaren eta eskualdearen etorkizuna kolokan jarriz.
🔊🔊 ESKUALDEKO MOBILIZAZIOA 🔊🔊
🗓️ Irailak 18 de septiembre
📍 Laudioko eroskiko biribilgunetik
🕖 19:00
Aiaraldea defenda dezagun! ✊✊✊ pic.twitter.com/ztt3TtmxGL