Maderas de Llodio greba mugagabean

Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Txabi Alvarado Bañares 2025eko irailaren 18a

Greba mugagabea abiatuko dut 2 1758218961804
Greba mugagabea abiatuko dut 3 1758218962525
Greba mugagabea abiatuko dut 7 1758218964644
Greba mugagabea abiatuko dut 8 1758218964979
Greba mugagabea abiatuko dut 9 1758218968655
Greba mugagabea abiatuko dut 10 1758218975544
Greba mugagabea abiatuko dut 4 1758218962767
Greba mugagabea abiatuko dut 6 1758218964026

Hala iragarri dute langileek gaur arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran. 

Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek datorren astelehenetik aurrera, Garnica taldeak Laudioko lantegian egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka. Hala iragarri dute beharginek eurek gaur arratsaldean Laudioko kaleak zeharkatu dituen mobilizazioaren amaieran. 

Ehunka herritar bildu dira arratsaldeko zazpietan Laudioko sarrerako biribilgunean. Grebalariak lantegitik jaitsi dira orduan, bizilagunen txaloen artean, eta orduan abiatu dute mobilizazioa Zumalakarregi etorbidean barrena, Herriko plazaraino. 

Haur talde batek hartu du hitza lehenbizi. Izan ere, beharginen seme-alabek kartel propioak eraman dituzte mobilizaziora, eskualdearen etorkizunaren aldeko aldarria plazaratuz. 

Jarraian igo dira oholtzara grebalarien ordezkariak. Enpresaren asmoa "deslokalizazio argia" dela salatu dute, lantegiaren behin betiko itxierarako lehen urratsa dela ohartarazita. Nabarmendu dutenez, ez dago horrelako erabakirik justifikatzen duen arrazoirik. "Irabazi azkarren logika baino ez dago atzetik, enplegua suntsitzea kontuak puzteko, giza kostuari eta gure eskualdearen etorkizunari erreparatu gabe", ziurtatu dute. 

Langileen iritziz, “kapitalaren enbatarik gogorrena” jaso du eskualdeak “beste behin ere”: “Merkantzia hutsa gara elite ekonomiko eta enpresarialen eskuetan. Muturreraino zukutzen dituzte gure baliabideak eta gure jendea, eta errentagarriak ez garela erabaki bezain pronto bide bazterrean botata uzten gaituzte. Luzeegia da kolpeen zerrenda, eta Guardianen zauriak zabal-zabalik jarraitzen duen honetan jaso dugu mehatxu berria”. 

Bizilagun guztiei luzatu diete datozen egunetako deialdi eta mobilizazioetan parte hartzeko gonbita.

Ildo horretan, erakunde publikoei leporatu diete beste alde batera begiratzea, “dena erabakitzeko boterea talde enpresarial handien esku” utzita. “Enplegua defendatzen dutela diote publikoki, baina praktikan konplize bihurtzen dira, euren geldotasunagatik”.

Horregatik, “ekintzak” eskatu dizkiete instituzioei. “Nekatuta gaude etengabe beste aldera begiratzen duten erakundeez. Aiaraldean lan eta bizi nahi dugu. Eta ez dugu etsiko hori defendatzeko bidean. Hemen dago gure bizitza, gure duintasuna eta gure etorkizuna”, aldarrikatu dute. 

Greban parte hartzeko deia

Langileen ustez, euren esku dago Garnicaren asmoak etetea, eta horretarako deitu dute greba mugagabea. Horri lotuta, eskualdeko bizilagun guztiei luzatu diete datozen egunetako deialdi eta mobilizazioetan parte hartzeko gonbita. “Gure etorkizuna dago jokoan; antolatuta eta mobilizatuta bakarrik lortuko dugu hura defendatzea. Borrokan gaude eta borrokan jarraituko dugu, gure aurretik izan zirenengatik eta etorriko direnengatik”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide