Jabier Herreroren erakusketarekin abiatu du Kulturlabek ikasturte berria. Atzo inauguratu zuten margolariren Inoiz ez du euririk egiten proiektua Laudioko Elexalde kaleko espazioan.
Bildumako koadro guztiak azken urtebetean egin ditu Herrerok, eta memoria dute ardatz. Ibilbide oparoa egin du artistak. Sari ugari eskuratu ditu 1990. hamarkadatik hona, eta 200 erakusketa kolektibo baino gehiagotan egon dira bere lanak ikusgai.
Kulturlaben atondutako proposamena urriaren 26ra arte bisitatu ahalko da, ostegun eta larunbatetan goiz zein arratsaldez (12:00-14:00 / 18:30-20:30) eta ostiral eta igandetan goizez.
Argazkiak: Miguel Brizuela