2025/09/28 17:00

Topaketak

Emakume migratuen askari-topaketa

Emakume migratuen askari-topaketa
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Dinamizatzailea: Cony Carranza Castro herri-hezitzaile feminista eta antiarrazista da.
  • Data: Irailak 28, igandea
  • Ordua: 17:00-19:00
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Hartzaileak: Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako herrialdeetako 18 urtetik gorako emakumeentzat, etxeko eta zaintzako lanetan dabiltzanentzat.
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Ludoteka (eskatu beharko da)
  • Aldez aurretik izena eman behar da

Laudion bizi diren edota Laudion etxeko zaintzako lanak egiten dituzten Erdialdeko Amerikako nahiz Hego Amerikako emakumeentzat da ekintza, hala barne-erregimenean, nola kanpo-erregimenean dihardutenentzat. Topaketa honetan, Laudioko Ahalduntze Eskola aurkeztuko dugu, eta elkartzearen, entzutearen eta ehuntzearen garrantziaz hitz egingo dugu, langile gisa ditugun eskubideak ezagutarazteaz gain.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30

Ohar garrantzitsuak:

  • Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Adierazitako tailerretan aldez aurretik izena eman behar da.
  • Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Tailerrek plaza mugatuak dituzte: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.
  • Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da.
  • Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide