2025/10/01 17:00

Tailerra

Ehunak birziklatzeko eta ehungintzan emakumeek dituzten eskubideez jabetzeko tailerra

Ehunak birziklatzeko eta ehungintzan emakumeek dituzten eskubideez jabetzeko tailerra
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Formatzailea: Wayra Emakumeen Elkartea. 2016an sortu zen, ahalduntze indibidualeko eta kolektiboko ekintzak egiteko, batez ere, migratutako emakumeei zuzenduta.
  • Data: Urriak 1, 8, 15 eta 22, asteazk.
  • Ordua: 17:00-20:00
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Herritarrak 16+
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Aldez aurretik izena eman behar da

Parte-hartzaileek hurbilagotik ezagutu ahalko dituzte azalera handiko merkataritza-guneetan erosten den “arropa merkearen” atzean dauden emakumeen egoera, sektore horretako prekarietateez eta emakumeen migrazio-arrazoietan duten eraginaz jabetzeko modu gisa. Gainera, ehungintzaren ekoizpen merke hori planetan eta kliman zer ondorio duen ere aztertuko dugu, baita klima-ondorio horiek emakumeengan duen efektua ere.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00

Ohar garrantzitsuak

  • Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Adierazitako tailerretan aldez aurretik izena eman behar da.
  • Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Tailerrek plaza mugatuak dituzte: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.
  • Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da.
  • Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide