2025/10/02 17:30

Tailerra

Irakurketa-klub feminista euskaraz

Irakurketa-klub feminista euskaraz
Laudioko Udal Liburutegia, Aiaraldea
  • Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza Gutierrez. Literatura-kritikaria eta UPV/EHUko irakaslea.
  • Data: Urriaren 2an hasiko da. Hilabete bakoitzeko lehenengo osteguna
  • Ordua: 17:30-19:30
  • Tokia: Liburutegia
  • Norentzat: Aiaraldeko emakumeak
  • Hizkuntza: Euskara
  • Aldez aurretik izena eman behar da

Aldez aurretik irakurritako liburu edo artikulu bati buruz hitz egitea eta iritziak plazaratzea da xedea, irakurketa pertsonala besteen ekarpenekin aberastu dadin. Baina, gainera, klub honen berezitasuna da koordinatzaileek feminismoarekin lotutako hainbat gairi buruzko prestakuntza emango dutela.


Izena ematea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide