Gaur arratsaldean hasi dira Latiorroko jaiak, ohiko eskema jarraituta. Arratsaldeko seietan danbor hotsek animatu dute Laudioko auzoa, bertako eskolako haur eta gurasoen eskutik. Handik ordubetera izan da txupinazoa, eta suziriaren jaurtiketarekin batera atera dira buruhandiak.
Untzueta dantza taldearen emanaldia egon da gero, eta 20:30ean elkarretaratzea egin dute Palestinaren alde, udan zehar beste herri eta auzo batzuetan egondako aldarrikapen olatuari segida emanez.
Igandera arte luzatuko dira festak auzoan. Hemen ikusi daiteke biharko egitaraua, eta hemen etzikoa.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres, Aitor Aspuru Saez eta Txabi Alvarado Bañares eta Naroa Ugarte