Atsedenik ez Latiorroko jaietan. Goizeko bostetan amaitu zen parranda atzo, DJ Tesoren eskutik, baina handik hiru ordu eskasetara heldu diote jaien larunbateko txanpari, mendi ibilaldiaren XIV. edizioarekin.
Ohiko ibilbidea egin dute parte hartzaileek, Elorritxuganetik Jesurira, eta Santa Marinan hartu dute mokadua.
Bihar arte luzatuko dira Laudioko auzo horretako jaiak. Hemen ikus daiteke igande honetako egitarau osoa.
Argazkiak: Txema Sallen