2025/09/28 12:00

Antzerkia

'Hitzaurrea'

'Hitzaurrea'
Amurrioko Kultura Etxea, Amurrio

Jarduera libre eta doakoa / Sarrera *Esperientziaz gozatzeko mugikorra ekarri.

INFORMAZIO GEHIAGO
Hitzaurrea soinu-esperientzia bat da, mundu digitala eta mundu analogikoa uztartzen dituena. Mugikorra eskuetan hartu eta entzungailuak jantzi ondoren, parte-hartzaileari etxetik herriko kaleetara ateratzeko gonbita egingo zaio. Nork bere herriko kaleak modu desberdin batean ibiltzeko, entzuteko eta sentitzeko balio duen esperientzia bat da, norberak hartzen dituen erabakien arabera, leku batera edo bestera eramango duena.

Mundu digitalean habiratuko istorio hau hainbat ataletan banatuta dago eta istorioaren euskarri nagusia soinua da (ahotsa, zarata, soinuak...). Funtsean, etorkizunari eskainitako begirada ez-distopiko bat da, teknologia darabilena gizakiaz eta haren inguruneaz (etxeaz eta herriaz) jarduteko.

Teknologiaren bidez, publikoa erdigunean jarri eta protagonista bihurtzen duen abangoardiazko esperientzia bat da hau. Hitzaurrean teknologia erabiltzen da gauzak elkarrekin egin ahal izateko, kalera irteteko, inguru hurbila esploratzeko (ez isolatzeko) eta arreta gure inguru hurbiletik arreta-gune globaletara bideratzeko. Esperientzia honek Loraldiaren Sorkuntza Digitalerako Beka irabazi du, eta Euskal Herriko arte bizien eremuan parekorik ez duen obra bat da.

  • ZUZENDARITZA eta DRAMATURGIA: Mikel Ayllon
  • EKOIZPENA eta GARAPENA:Piszifaktoria Ideien Laborategia eta Fikzio Fabrika
  • AHOTSAK: Miren Onaindia, Eneko Olazabal, Amaia Dehesa, Xabi Landabidea, Aitziber Onaindia, Iholdi Beristain, Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon eta Nerea izeneko ahots sintetikoa.
  • KANTUAN:Iholdi Beristain eta Inun
  • SOINU-DISEINUA eta JATORRIZKO MUSIKA: Ibon Aguirre - Audiogela
  • GARAPEN TEKNOLOGIKOA: Talaios Koop.
  • LAGUNTZA: Loraldia (Sorkuntza Digitalerako Beka)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide