Marmitako txapelketak dozenaka lagun bildu ditu gaur goizean Latiorroko jaietan. Euri zaparradetatik babesteko, Kamaraka kaleko arkupeetan babestu dira parte hartzaileak, eta bertan kozinatu dituzte hegaluze eta patata gisatuak.
Gaur arratsaldean amaituko dira Laudioko auzo horretako jaiak. DJ Komi arituko da musika jartzen seietatik aurrera, eta zazpietan txokolatea banatuko dute txosnagunean.
Argazkiak: Txema Sallen