Maderas de Llodio greba mugagabean

Eskualde osoko Enpresa Batzorde ugarik egin dute bat Maderas de Llodioko grebalariekin

Erredakzioa 2025eko irailaren 24a

Eskualde osoko Enpresa Batzo 1 1758739953299
Eskualde osoko Enpresa Batzo 2 1758739955664
Eskualde osoko Enpresa Batzo 3 1758739957210
Eskualde osoko Enpresa Batzo 4 1758739958736
Eskualde osoko Enpresa Batzo 5 1758739960402
Eskualde osoko Enpresa Batzo 6 1758739961942
Eskualde osoko Enpresa Batzo 7 1758739963583

Elkarretaratze bateratua egin dute gaur Laudioko egur fabrikako sarreran. 

Elkartasun keinu ugari jasotzen ari dira Maderas de Llodioko kideek, 39 kaleratzeen aurka egiten ari diren greba mugagabea dela eta. Gaur eskualdeko beste hainbat Enpresa Batzordetako kideak bertaratu dira lantegiaren sarrerara, elkarretaratze bateratua egiteko. 

Ondorengo lantegietako ordezkariak atxikitu dira, besteak beste: Aiala Vidrio, Mubea-Inauxa, IFBS-GOFE, JEZ-Voestalpine, Amurrio Ferrocarril, Tubos Reunidos, Artiach, Fribasa, Tubacex, Megatech eta Envases.

Horrez gain, mozioak ere sinatzen ari dira eskualdeko enpresetan. Atxikimenduen zerrenda, beraz, handitzen joango da datozen egunetan. 

Bihar, Herriko plazara

Grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da Laudioko egur fabrikan, eta langileek mobilizazio eta ekimen ugari dituzte prestatuta datozen egunetarako. Bihar, ostegunetako merkatua baliatuta, mobilizazioa egingo dute fabrikatik herriraino. 11:30ean abiatuko dira lantegitik, eta handik ordu erdira iritsiko dira Herriko plazara. 

Baina, protesta hutsetik harago ere antolatzen ari dira bestelako jarduerak greba dinamizatzeko. Urriaren 2an, adibidez, kontzertu solidarioa egingo dute fabrikako atarian, eskualdeko bi talderekin: Cabron Dandy eta Ez Dok Bape.

Horrez gain, gaur bertan Laudio BHI institutuan egon dira bi grebalari, euren borrokaren nondik norakoak ikasleei azaltzen.  

Argazkiak: LAB sindikatua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide