Gaur mobilizazio berria egin dute Maderas de Llodioko grebalariek. Lantegitik abiatu eta Herriko plazara jo dute, osteguneko azoka baliatuta. Bidean zenbait herritar atera dira balkoira txalotzeko eta animoak eskaintzeko, baina plazan askoz jende gehiago zegoen euren zain.
Ikamaren lanuztea
Babes hori ez ezik, ikasle mugimenduarena ere jaso dute. Izan ere, Ikama ikasle antolakundeak lanuztea deitu du Laudio Ikastolan eta Laudioalden, 11:00etatik 13:00ak arte. Gazte talde bat (neskak gehienak) batu dira pankarta baten atzean harrera egiteko, baina ikasle askoz gehiagok erantzun diote deialdiari, zeinek plazako ingurutan geratu diren.
Bihar goizeko bederatzietan mobilizazioa egingo dute berriro lantegiaren sarreran, bilera izango baitute zuzendaritzarekin. Herritarrei gonbidapena egin diete "dagokien ongi etorria" egiteko 39 kaleratze gauzatu nahi dituen enpresako ordezkariei.