Elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Laudioko Herriko plazan, Palestinan Israel egikaritzen ari den genozidioaren aurka, eta ez da ekimen isolatua izango. Mobilizazioaren amaieran iragarri zutenez, hilabeteko azken ostegun guztietan errepikatu nahi dute protesta, ordu eta toki berean.
Modu horretan, deialdiak partekatu eta ideiak trukatzeko gune bihurtu nahi dute Laudio-Palestina plataformako kideek hileroko zita hori.
Aurreratu dutenez, beste hainbat ekimen prestatzen ari dira datozen asteetarako. Mobilizazioa deituko dute urriaren 7rako, "Israel Gazaren aurka egiten ari den asarraskiaren urteurrena delako".
Horrez gain, azaldu dute datorren astelehenean egingo dutela plataformaren hurrengo bilera, 19:00etan Kultur Etxean, eta bertaratzeko gonbita luzatu diete eragilean modu aktiboan parte hartu nahi duten bizilagun guztiei.
Argazkiak: Laudio-Palestina plataforma, Txabi Alvarado eta Miguel Brizuela