Gaur 08:00ak aldera sutea jazo da Zubiko Kurako kaleko eraikin batean. Hain zuzen, sukalde batean istripua gertatu eta sua sortu da.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira berehala; Arabako Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa, hain zuzen.
Suhiltzaileek eurek ziurtatu dute egoera kontrolpean zegoela eta ez dela herritarrik zauritu.