JYSK multinazional danimarkarrak jakinarazi du denda irekiko duela Laudion, Arza poligonoan, hain zuzen. Araban izango duen bigarren salmenta puntua izango da hori, Gasteizen badauka beste bat eta.
Hori dela medio, asteko 30 orduko lanaldiko kontratazioak egingo dituela adierazi du. Eskaintza osoa hemen topatu daiteke. Hautagaiei malgutasuna exijituko diete, bai ordutegietan, zein ardura motetan.
Horrez gain, Aiaraldea Komunikabideak beste lan-eskaintza bat topatu du, lanaldi osoakoa, denda arduradunaren betebeharrak hartzeko.
JYSK konpainiak altzariak eta dekorazio elementuak saltzen ditu. 1979an sortu zuten eta egun 3.500 denda baino gehiago ditu mundu osoan.