Maderas de Llodio greba mugagabean

Greba mugagabea Logroñora eraman dute Maderas de Llodioko langileek, Garnica taldearen bulegoetara

Erredakzioa 2025eko urriaren 1a

Lantegiko ekoizpena guztiz gelditzeaz gain, Maderas de Llodioko beharginak protestak antolatzen ari dira ia egunero. Gaur Logroñora jo dute kaleratzeen kontrako mezua zabaltzera, Garnica taldearen bulegoetara, hain zuzen.

Laudioko fabrikako grebalarien agerraldiak hedabideen arreta erakarri du. Horrez gain, Logroñoko Garnicako bulegoko langileek azaldu diete enpresak eskatu diela bulegora ez joatea eta etxetik telelana egitea, baita harremana ahalik eta gehien murriztea Maderas de Llodioko beharginekin ere.

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

Gaurko mobilizazioaren ondoren, grebalariek ez dute jarduera etengo eta bihar Gasteizera mugituko dira, Arabako Batzar Nagusietara, Eusko Legebiltzarrera eta Lakuara.

Argazkiak: Maderas de Llodioko langileak 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide