Erakunde publikoen babes falta salatu dute Maderas de Llodioko langileek Gasteizen

Aitor Aspuru Saez 2025eko urriaren 2a

Erakunde publikoen babes fal 3 1759408235010
Erakunde publikoen babes fal 1 1759408230659
Erakunde publikoen babes fal 2 1759408233358
Erakunde publikoen babes fal 4 1759408236416
Erakunde publikoen babes fal 6 1759408240474
Erakunde publikoen babes fal 5 1759408238376
Erakunde publikoen babes fal 7 1759408242877
Erakunde publikoen babes fal 8 1759408246244
Erakunde publikoen babes fal 9 1759408249539
Erakunde publikoen babes fal 10 1759408252091
Erakunde publikoen babes fal 11 1759408253477
Erakunde publikoen babes fal 12 1759408254970
Erakunde publikoen babes fal 13 1759408257257
Erakunde publikoen babes fal 14 1759408259212
Erakunde publikoen babes fal 15 1759408260955
Erakunde publikoen babes fal 16 1759408263095
Erakunde publikoen babes fal 17 1759408264646

Elkarretaratzea egin dute Arabako Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren aurrean erakundeen inplikazio falta salatzeko. 

Greba mugagabearen beste egun bat izan dute gaur Maderas de Llodioko langileek, baina horrek ez du esan nahi jarduerarik izan ez dutenik. Hain zuzen, gaur Gasteizera jo dute, Eusko Legebiltzarraren eta Arabako Batzar Nagusien aurrean elkartzeko. 16:00etan elkartasun kontzertua izango dute lantegiaren aurrean, Cabron Dandy eta Ez Dok Bape taldeekin, baina goiza lurraldeko hiriburuan eman dute.

Grebalariek inplikazio falta leporatu diete erakundeei eta hori irudikatuta gelditu da Batzar Nagusietan, sindikatuek salatu dutenez. Izan ere, Enpresa Batzordeko kideek hitza hartu dute han euren egoera azaltzeko.

Sindikatuetako ordezkariek azpimarratu dutenez, alderdi politiko ia guztiek adierazi dute interesa galderak eginda eta elkartasuna adierazita. EAJ izan da hori egin ez duen bakarra, euren hitzetan.

Grebalarien ordezkariek aipatu dute, halaber, talde politiko guztiek kritikatu dutela atzoko kontrol saioan Saray Zarate Fernandez de Landa Ekonomia Garapen eta Berrikuntzako Diputatuak arrazoia eman izana Garnica taldeari. Halaber, alderdiek gaineratu dute diputatuak berriro ere egotzi ziola Aiaraldea eskualdeari toki gatazkatsua izatea.

Euren hitzartzea amaituta, grebalariek jarraitu dute kanpoan alderdietako ordezkariekin harremanetan eta adierazi diete ez dutela Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiaren berririk eta inplikazio falta dagoela Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik. 

Argazkiak: Maderas de Llodioko grebalariak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide