2025/10/16 17:00

Ikastaroa

Sexualitate tailerra (Lehen saioa)

Sexualitate tailerra (Lehen saioa)
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Dinamizatzailea: Diana Ibargutxi Abarrategi. Psikologian lizentziatua. Psikologo orokor sanitarioa. Sexologia graduondokoa: Sexu Hezkuntza eta Aholkularitza. Sexologo klinikoa eta Berdintasunean aditua. Antolatzailea: Solastiar.
  • Data: Urr/16 eta 30, Aza/6, Abe/4
  • Ordua: 17:00-18:30
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Emakumeak
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Sarrera librea lekuak bete arte

Tailer partizipatiboa, pentsarazteko sexualitateez berba egiten dugunean zer ulertzen dugun, sexualitatearen ikuspegia zabalduz, giza dimentsio gisa irudikatzeko. Izan ere, sexualitatea gorputzean duguna eta gorputzarekin egiten duguna barne hartzeaz gain, GARENAREKIN ere zerikusia dauka. Bizitzaren etapa guztietako identitateez, orientazioez, adierazpenez eta sexualitateez arituko gara, intimitateaz, mitoez eta errealitateez, aukerez eta zailtasunez, betiere, aniztasuna balio positibotzat hartuta, non bakoitzak bizi-ziklo osoan kokatzen duen bere burua.


Izena ematea

Sarrera librea lekuak bete arte


Ohar garrantzitsuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide