2025/10/21 17:00

Tailerra

"Bihotzerako pilulak" (Lehen saioa)

"Bihotzerako pilulak" (Lehen saioa)
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Dinamizatzailea: Laura Medel Nicolás. Gizarte-hezitzailea, animatzaile soziokulturala, aisialdiko begiralea, Diziplina Positiboko hezitzailea, kemen aholkularia (Encouragement Consultant) eta familiako coach-a. Antolatzailea: Solastiar.
  • Data: Urriak 21 eta 28, asteartea
  • Ordua: 17:00-18:30
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Emakumeak
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Aldez aurretik izena eman behar da

“Zugan bada munduak behar duen zerbait”. Autoestimuan eta kemenean oinarritutako tailerra. Bertan, parte-hartzaileei espazio bat emango zaie hainbat esaldik (pilulak) zer emozio eragiten dieten adierazi eta eztabaida dezaten. Helburuak dira autoestimua indartzea, ongizate emozionala sustatzea, ulertzeko eta entzuteko espazio seguru bat sortzea eta laguntza gisa baliabide propioak (pilulak) garatzea.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz: 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30

Ohar garrantzitsuak

  • Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Adierazitako tailerretan aldez aurretik izena eman behar da.
  • Izena emateko epea: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.
  • Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide